Egitasmoen kontrako mendi martxan

Guaixe 2012ko uztailaren 2a

Abiadura Handiko Trena, goi tentsioko argindar linea eta hondakinen erretzea. Horien inguruan informazioa jaso zuten atzo hiru arazo, konponbide bat martxan parte hartu zutenek. Sakana guztitik etorritako 30 bat pertsona izan ziren parte hartu zutenak euripean egin zen mendi martxan. Olatzagutiko porlandegiaren atzean errausketaren inguruko argibideak entzun zituzten. Altsasuko Santa Luzia Sakanen, berriz, AHT eta goi tentsioko argindar lineari buruzko azalpenak jaso zituzten. Antolatzaileek hiru egitasmoak bertan behera uztea, kontsumo gizartea baztertzea eta beste gizarte eredu bat aldarrikatu zuten. Ibilbidea Altsasuko udaletxe aurrean egindako kontzentrazio batekin despeditu zen. 80tik gora pertsona bildu ziren. Han zeudela Guardia Zibiliak eta Foruzaingoa pasatu ziren. Aurrenekoen bi patruila ere martxaren hasieran izan ziren.