Eremu berdeak bizi kalitatearekin bat

Guaixe 2012ko uztailaren 6a

Eremu berdeak, parkeek, lorategi publikoek, pribatuek, eremu libreek eta nekazaritza guneek sortzen dituzte.Mugimendu Modernoa, arkitektura eta paisaia, eraikina eta kanpoaldeko espazioa, etxebizitza eta lorategiaren arteko harremana hobetzen saiatu zen. Lorategia etxearen jarraipena zen, kanpoaldeko espazio barruko espazio bezala ulertuta. Mugimendu horretan, arkitektura eta lorategia landu zuten arkitektoak Le Corbusier, Richard Neutra, Frank lloyd Wright edo Erik Gunnar Asplund ditugu.Gaur egun, hirietan eremu berdeek garrantzi handia daukate, bizi kalitatearekin harreman estua baitute, eta inguruarentzat eta harreman sozialentzat mesedegarri izaten baitira. Haien tamaina bertako biztanle kopuruarekin erlazionaturik dago; zenbat eta jende gehiago, azalera handiago.Herri txikietan eremu berdeei ez zaie eman beharko zitzaien garrantzia ematen. Badakigu, Sakanako herri-guneek inguruan mendiak, baso-sailak, larreak, eta abar dituztela. Gune horiek asko erabiltzen ditu jendeak, aisialdia eta plazer estetikoa bezala, baina herri barrualdean hirigintza ikuspuntutik begiratuta, ez dugu parke eta lorategi publiko handirik ikusiko. Zuhaitz multzoak edo ilarak, kale edo plaza batzuetan daude. Eraikin publiko gutxik daukate bere lorategia, herritarrek beraien jolas parke, harremanentzat erabiliz.Herrietako benetako lorategiak, etxe multzoek (isolatuek edo atxikiek) eskaintzen dituzte eta, batzuetan, baratzeek betetzen dute hutsune hori. Hala ere, badira kasuak non etxe multzo berrietan eremu berdeak kontuan hartu dituzten.Erta Elizondo Arruabarrena