Institutua neurri murriztaileen kontra

Guaixe 2012ko uztailaren 4a

Ikasturtea despeditu aurretik, Altsasuko Aralarko Mikel Donea I BHIko irakasleen klaustroak hezkuntzako murrizketen kontrako adierazpena onartu zuen. Institutuko irakasleek Espainiako Gobernuak Hezkuntza Publikoaren inguruan hartu dituen neurrien aurrean, haien desadostasuna adierazi zuten. "Kalitatezko Hezkuntza Publikoa ez da bermatuko irakasleen ordutegiak eta klaseko ratioak handituz, ezta bestelako neurri kaltegarriak aplikatuta ere".Hezkuntza publikoa Nafarroako etorkizunaren zutabe nagusietako bat izaten jarraitzea nahi dute. "Horregatik, eskatzen diogu Hezkuntza kontseilariari, Iribas jaunari,  iragarritako murrizketa guztiak bertan behera utz ditzan". Aldi berean, institutuko klaustroak aipatu kontseilaria eta bere zuzendari orokorrak "persona non grata" izendatu zituzten.