Udako ordutegia Donostiarako autobusetan

Guaixe 2012ko uztailaren 4a

Sakana Goierrirekin eta Donostiarekin lotzen duen La Burundesaren autobus zerbitzuak udako ordutegia hartu berri du. Garilean eta agorrilean hala mantenduko du autobus enpresak. La Burundesak neguan jarri zuen martxan autobus linea. Sakanan 4 geltoki ditu: Olatzagutia, Lizarraga (eskaeraren arabera), Etxarri Aranatz eta Altsasu. Goierriko Idiazabal, Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta eta Alegian gelditzen da. Donostiako autobus geltokira iritsi aurretik unibertsitatean geldialdia ere egiten du. Larunbatetan, gainera, Lizarra ere ibilbidean sartzen da. Otsailaren 17an jarri zen martxan Goierri eta Donostiarako autobus zerbitzua. Hiletik hilera gero eta erabiltzaile gehiago izan ditu autobus zerbitzuak. Martxoan 258 izan ziren, 345 apirilean eta 424 maiatzean. Ordizia eta Donostiako ikastetxeetara doazen ikasleak eta langileak dira bidaiarietako asko eta asko. La Burundesak garagarzaroaren 12an ibarreko toki erakundeetako ordezkariei linearen inguruko argibideak eman zizkien. Herria              OrduaLizarra              8:00*Olatzagutia       8:50*Lizarraga          9:00**Etxarri Aranatz 9:05Altsasu             9:15    16:30Donostia         10:31    17:51Herria                   Ordua Donostia               11:00    19:00Altsasu                 12:21    20:21Etxarri Aranatz     20:31Lizarraga             19:36**Olatzagutia          19:46*Lizarra                 20:36**Larunbatean soilik.**Eskaera badago.