Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakandarrak Camille Extremen (31,6 km)1.Hassan Ait Chaou: 2:59:0810.Ander Unzurrunzaga: 3:21:2122.Jose Javier Maiza: 3:33:3551.Juantxo Arregi: 3:46:0954.Aritz Munarriz: 3:47:0267.Alberto Razkin: 3:53:1885.Mikel Narvaez: 4:00:38137.Roberto Jaka: 4:20:09144.Roberto Lopez: 4:21:00193.Gorka Acebes: 4:39:36198.Aran Larrañaga: 4:42:13200.Jose Antonio Salgado: 4:42:19224.Josema Leitza: 4:51:39261.Javier Bados: 5:27:28282 korrikalarik hartu zuten irteera 8. Camille Extreme mendi lasterketa ezagunean (31,6 km) parte hartzeko. Korrikalariak Izabatik atera 2.000 metrotik gora dagoen Ezkaurre gainera jo behar zuten, beste mendietatik pasaz atzera ere Izabaraino heltzeko. Aurreko edizioekin konparatuta tenperatura freskoagoa zen - Ezkaurren 5 gradu eskas - eta horrek erraztu egin zuen korrikalarien lana, azkarrago ibili baitziren. Horren isla, Lakuntza-Aralar mendi lasterketan gertatu bezala, Hassan Ait Chaou (2:59:08) eta Aitziber Ibarbia (3:46:13) izan ziren azkarrenak, eta argi utzi zuten denboraldi bikaina daramatela argi utzi zuten. Gainera, bi atletek orain arteko errekorrak gainditu zituzten. Gizonezkoetan Becerrak ezarrita zuen errekorra (3:06:37) sei minutu eta erdi pasatan gainditu zuen Chaouk, eta emakumezkoetan Izaskun Zubizarretak zuen errekorra (3:52:02) ia 6 minututan gainditu zuen Ibarbiak. Sakandarretan Ander Unzurrunzaga izan zen azkarrena, 10. postuan sartu eta gero (3:21:21). Denboraldi bikaina egiten ari da etxarriarra.