Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Aritzalekuko triatloia jokatu zen, bi modalitateetan. Sprint distantziako proban (750 m igerian, 126 km txirrindulan eta 5 km korrikan) Eneko Llanos (1:15:53) eta Nuria Rodriguez (1:30:22) gailendu ziren. Eta ironman erdiko distantzian (1,9 km igerian, 93 km bizikletan eta 21 km korrikan) Raul Amatriain izan zen jaun eta jabe (4:33:31). Sakana Triatloi Taldeko Oscar Sanz de Acedo 78.a sailkatu zen, ia sei orduz lanean egon eta gero (5:58:55). Aipatzekoa da haizeak gogor astindu zuela, eta horrek berez gogorra den proba are gehiago zaildu zuen. Ebroko Erronka Larunbatean XII. Ebroko Erronka jokatu zen Tuteran, Nafarroako Triatlon Sprint Txapelketa (750 metro igerian, 20 km bizikletan eta 5 km korrikan). Lagunak Saltoki taldeko Ignacio Muller izan zen txapelduna (1:03:48), Jon Unanueri 11 segundo aterata. Sakana Triatloi Taldeko Juantxo Azurmendi 61.a sailkatu zen (1:17:22). Emakumezkoetan Ana Casares izan zen azkarrena (1:14:02).