Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
La Jarana peñak antolatuta Entzierroaren lasterketa antolatu zen igandean. Kategoria guztiak kontuan hartuta 538 korrikalari aritu ziren. Entzierroko ibilbideak dituen 799 metroak osatzea zen erronka, eta proba nagusian Ayrton Azcue eta Vanesa Pacha nagusitu ziren. Aitonen mailan Kaxi Estarriaga etxarriarra 4.a sailkatu zen (2:25) eta Jose Maria Mercero unanuarra 48.a (3:30).