Futbol Campusa martxan

Guaixe 2012ko uzt. 4a, 14:28
Sakanako futbol campusa astelehenean hasi zen, Altsasuko Dantzalekuko instalazio bikainetan. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du ekimena, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Helburua udan neska-mutikoekin futbolean sakontzea da. Aste honetan lehen txanda ari da lanean, 200 eta 2002 urte bitartean jaiotako neska-mutikoena. Hurrengo astean 1999 eta 1997 urteen artean jaiotakoen txanda izanen da. Futbol campuseko monitoreak Pello Goikoetxea entrenatzailea eta Jokin Lobo futbol jokalaria dira, biak altsasuarrak. Teoria eta bereziki praktikaren bidez, futboleko teknika eta sekretuetan murgilduko dira gaztetxoak. Gainera, kategoria bakoitzari dagozkion gaiak eta teknikak jorratzen ari dira.  Lehen txandako partaideakPeru Galartza Iparragirre (Urdiain), Ander Agirre Arbizu (Lakuntza), Xabier Gasco Lizarraga (Lakuntza), Inhar Astitz Mendoza (Uharte Arakil), Ander Agirre Santano (Urdiain), Iker Mintegi Claver (Altsasu), Alain Alberdi Gartziandia (Arbizu), Aitor Alberdi Gartziandia (Arbizu), Euken Perez Aristizabal (Urdiain), Haritz Goikoetxea Flores (Altsasu), Gorka Hernandez Uzkudun (Lakuntza), Urko Gartzia Mendoza (Altsasu), Beñat Mendez Irigoien (Urdiain), Alex Santano Alvaro (Altsasu), Izadi Reparaz Garisoain (Altsasu), Adur Campo Flores (Lakuntza), Ioritz Agirretxe Arozena (Altsasu), Eneko Galarza Pozueta (Altsasu), Patxi Arakama Irigoien (Urdiain), Lander Bados Ganuza (Olazti), Julen Lopez de Goikoetxea Arretxe (Olazti), Alain Davila Lopez de Sabando (Altsasu), Jone Apaolaza Mendia (Urdiain).