Moreno eta San Martin, Sakanako Atletismo Kopako buru

Guaixe 2012ko uztailaren 4a

Bakaiku-Iturmendin jokatutako Aitzkozar Krosa aintzat hartuta, Sakanako Atletismo Kopako sailkapenaren berri eman du Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak. Gizonezkoetan Javier Moreno da buru, Urko Berdud eta Juantxo Arregi atzean dituela. Aldiz, emakumezkoetan Erkuden San Martin da lehena, Jone Pelaez bigarrena eta Marisa Maiza hirugarrena. Sakanako Atletismo Koparako puntuagarriak diren beste hiru probak udako oporren ondoren jokatuko dira: irailaren 22an Ergoienako IX. Bira, azaroaren 3an Sakanako XII. Herri Lasterketa, eta abenduaren 8an Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketa Altsasun.