27 langabetu gutxiago Altsasuko enplegu bulegoan

Guaixe 2012ko uztailaren 4a

Maiatza akaberan baino %1,81 langabe gutxiago zeuden garagarrila akaberan Altsasuko enplegu bulegoan. Guztira 1.463 dira eta horiei Iruñean bulegoa duten arakildarrak eta irurtzundarrak batu beharko litzaizkieke. Altsasun lana bilatzeko izena emanda daudenen artean 752 emakumezkoak dira eta 711 gizonezkoak. Bestalde, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasu 483 kontratu bideratu zituen garagarrilean, haietatik soilik 33 ziren mugagabeak. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Agentzietan 48.813 pertsona zeuden erregistratuta lanik gabe garagarzaro akaberan, aurreko hilabetean baino % 1,49 gutxiago (736 pertsona). Haietatik 24.623 emakumezkoak dira, % 1,24ko jaitsierarekin (309 emakume) eta 24.190 gizonezko, aurreko hilabetean baino %1,73 gutxiago (427 gizon).