Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garagarzaroarekin batera despeditu ditu ur-kontagailuak jartzeko lanak Gomez Contadores de Agua SL enpresak. Sakanako Mankomunitateak 430.000 euro ordainduta egin ditu lan hori. Ur Zerbitzu integralaren barruan dauden Irurtzun, Lakuntza, Arbizu, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko etxeetan zehazki. Lanak behar bezala despeditzeko enpresari epea pixka bat luzatu zaio. Izan ere, udal eraikin guztietan ur kontagailua jarri beharra zegoen eta batzuetan beharrezko azpiegiturarik ez zegoenez, egokitze lanak egin behar izan dira.Irrati bidezKontagailu berriek ur kontsumoaren berri irrati bidez emanen dute. Sakanako Mankomunitateko auto bat herrietatik ibili eta ordenagailu batean jasoko ditu datuak. Horretaz gain, kontagailu berriek, ezohiko kontsumoen berri ematen dute, baita ihes, matxura edota iruzur saiakeren berri ere.Bestalde, Sakanako Mankomunitateak asteartean Immigrazio Batzordearen araudia onartu zuen behin-behinean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 30 eguneko epea izanen da alegazioak aurkezteko.