Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Mendialdearen garapen ekonomiko eta soziala sustatzea du helburu Garalurrek. Aurreko ostegunean Agoitzen egindako batzarrean zehaztu zituen etorkizun hurbileko helburuak. Erakundeak bere buruari jarri dion egitekoen artean dago "elkartekideekiko kudeaketaren gardentasuna hobetzea". Horrekin batera, Nafarroako Mendialde osoarekiko komunikazioa hobetzeko asmoa da. Bestalde, Garalurrek lankidetza guneak sortzea bulkatuko du Mendialdeko entitate publikoen, erakunde sektorialen eta ekimen pribatuaren artean. Horrekin batera, Nafarroako Mendialdea bultzatzeko ikuspegi integrala izanen duten proiektuenaitzindaria izan nahi du. Horretarako lurraldeak dituen baliabide ekonomikoak, turistikoak, naturalak edo ondarezkoak batu nahi ditu. Hala, Mendialdean tokiko ehun ekonomikoa, ekintzaileendako erakargarria eta herritarren bizi-kalitatea hobetuko da, egonkortze aldera, bereziki landa-eremuetako udalerri txikiak kaltetzen dituen gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta.Batzarrean aurkeztutako estrategia hurrengo hilabeteetan definituko da. Horretarako Garalurreko arduradunak Mendialdeko eskualdeetako eta udaletako ordezkariekin bilduko dira, dituzten premiak eta eskaerak biltzeko. Diagnosi horiek Mendialdeak "bizi duen egoera ekonomiko korapilatsua analizatzeko erabakigarriak izanen dira". Ostegunean bildutakoek esan zuten administrazio publikoek ahal azkarren ordaindu beharko lituzketela landa-garapenerako proiektuetarako gaur gero hitzartuta eta ziurtatuta dauden laguntzak, eta elkarteak irekita dituen kredituengatiko interesak areagotzea saihestu.