Aldaketak Mank-eko batzorde iraunkorrean

Guaixe 2012ko uztailaren 3a

Jose Ramon Garin Lakuntzako alkatea eta Mari Jose Notario zinegotzi sozialista altsasuarra dagoeneko ez dira batzarkideak. Azken horren ordez Javier Donlo sozialista dago. Sakanako Mankomunitateak aurreko asteartean batzarra egin zuen eta erakundeko batzorde iraunkorrerako bi izendapen onartu zituen. Garinen ordez Lakuntzan zinegotzi den Rafael Etxeberria Pellejero arituko da eta Notarioren ordez Asun Fernandez Garaialde Lazkano Sala. Sozialistek, beraz, ordezkaritza galtzen dute batzorde iraunkorrean eta NaBaik ordezkari bat gehiago eskuratzen du. Batzorde iraunkorraIzen-abizenak                        Herria               AlderdiaAitor Karasatorre                    Etxarri Aranatz   BilduGarazi Urrestarazu                 Altsasu              BilduGurutze Rodriguez                 Olatzagutia        BilduRafael Etxeberria Pellejero    Lakuntza            BilduPatxi Goikoetxea                    Irurtzun              NaBaiSanti Luceño                          Altsasu              NaBaiAsun Fdz Garaialde Lazkano Altsasu              NaBaiRuben Goñi                            Arakil                IndependenteaGorka Ovejero                       Arruazu             Independentea