Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tourreko lehendabiziko asteko etapak etapa lauak izan ohi dira, azkarrak, esprinterrendako eta ihesaldietarako aproposak. Lehendabiziko astea ongi eustea klabea da, Euskalteleko Pablo Urtasunek esan ohi duen moduan. "Lehenengo asteko etapa lauetan ez da Tourra irabazten baina asko gal daiteke. Erorikoak, tropelean egon daitezkeen mozketak... adi egon behar da eta lehen aste horri ongi eutsi" adierazi zigun urdiaindarrak Tourrerako bidea hartu baino lehen. DatorrenaGaurkoa lehen tarte honetako azken etapa laua izanen da. 6. etapa da (207,5 km), eta esprinterrek ez dute alperrik galdu nahi izango. Larunbatean mendiarekin harremanetan jarriko dira txirrindulariak. La Planche des Belles Filles tontor gainean despedituko da erdi mailako lehen mendi etapa izango dena. Eta igandean beste erdi mailako mendi etapa egonen da jokoan, 7 porturekin. Astelehenean 41,5 km izango dituen erlojupekoaren ordua izango da. Erabakiorra, zalantza gabe. Eta astearteko atseden jardunaldia ongi probestu beharko dute txirrindulariek, asteazkenetik aurrera goi mendietako etapak helduko baitira, Alpeetan. Ikuskizuna puri-purian.