Mimoendako musika sakandarra

Guaixe 2012ko uztailaren 5a

Aurreko hilabetean sortu ziren Mimoak. Euskal preso eta iheslarien herriratzean laguntzeko sortu dira. Haien aurreneko ekimena Madrilgo Moncloako jauregian egin zuten, preso eta iheslarien herriratzea aldarrikatu dute eta pilota Espainiako Gobernuaren teilatuan dagoela adieraziz.Garagarrilaren 27an, Iruñean egindako ekitaldi batean aurkeztu zen Mimoak jendaurrean. Ekitaldian Mimoen abestiaren bideoklipa aurkeztu zuten. Aurrera begira kantuari letra Julio Soto bertsolariak jarri dio, musika, berriz, Tximeleta musika taldeak.