Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asko dira Iruñeko festetara joanen diren sakandarrak, eta festetaz disfrutatzeko autoa hartzea saihesten dute askok. TrenakRENFEk sanferminetarako bere lineak indartu ditu. Behean daude Sakanako geltokietan izanen diren zerbitzuak. Informaziorako RENFEra deitu (902 240 202) edo www.renfe.com webgunean sartu. Gasteiz Altsasu Etxarri Aranatz Uharte Arakil IruñeaGasteiz-Iruñea(astelehenetik larunbatera) 7:50 8:20 8:25 8:31 8:55Gasteiz-Iruñea(egunero) 15:30 16:01 16:07 16:13 16:35Gasteiz-Iruñea(egunero) 19:05 19:36 19:42 19:53 20:10 Iruñea Uharte Arakil Etxarri Aranatz Altsasu GasteizIruñea-Gasteiz(astelehenetik larunbatera) 8:39 9:06 9:12 9:18 9:44Iruñea-Gasteiz (egunero) 16:37 17:03 17:09 17:15 17:42Iruñea-Gasteiz (egunero) 19:45 20:09 20:14 20:20 21:14*Oharra: Gaueko zerbitzu berezia. Uztailaren 6an, 7an, 8an, 13an eta 14an gaueko zerbitzu berezia jarri du indarrean RENFEk, asteburuko gauetarako, hain zuzen. Iruñetik 01:45ean aterako da trena Gasteiz norabidean. Baina RENFEn atzo ez ziguten ziurtatu Sakanako geltokietan geldialdia eginen duen ala ez. Informaziorako RENFEra deitu (902 240 202). AutobusakLa Burundesa autobus enpresak sanferminak irauten duten bitartean bere betiko ordutegia mantenduko du. Baina bi aldaketa eginen dizkio. 20:00etan Iruñetik abiatzen den autobusa festengatik ordu bat geroago, 21:00etan aterako da Sakanarantz. Bestalde, su artifizialak ikusi ondoren, 24:00etan Iruñetik ibarrerantz beste zerbitzu bat izanen da. Taxiak ere beste aukera bat dira.