Oiarbide, Andra Mari eta Putterri Sanferminetan

Guaixe 2012ko uztailaren 9a

Sanferminetan gaur prestatatutako herri kirol jaialdian sakandarrak izanen ditugu lanean. Jaialdia eguerdian hasiko da, Iruñeko Foruen plazan. Lehenik eta behin harri-jasotze erakustaldia eginen dute Aitor Oiarbide etxarriarrak eta Josetxo Urrutia leitzarrak. Segidan aizkora erakustaldia izanen da Ruben Saralegi eta Xabier Mindegiarekin eta ondoren herri kirol proba konbinatuen txanda helduko da. Kimuen mailako gaztetxoak ariko dira lanean. Andra Mari ikastola, Putterri taldea eta Basaburuakoa lehiatuko dira. Bukatzeko, haurrendako proba konbinatua hartuko du Foruen plazak.