Hurrengo denboraldian 14 talde ariko dira lehen mailan

Guaixe 2012ko uztailaren 9a

Krisialdiak kirola ere kolpatu du. Talavera eta Torrejon taldeek duten ekonomia krisiari ezin izan diote buelta eman eta uko egin diote areto futboleko lehen mailan jokatzeari. Beraz, heldu den denboraldian Triman beste 13 talderen kontra neurtuko da, eta ez 15en kontra orain arte bezala. Bestalde, ligako partidak Anaitasuna Pabilioian jokatuko ditu Triman Navarra Xotak. Triman Navarra Xotaren aurredenboraldia zehaztutaTriman Navarra Xotak aurredenboraldirako egutegi polita prestatu du. Guztira 6 anaiarteko partida jokatuko ditu. Entrenamenduak abuztuaren 13an hasiko ditu Imanol Arregi irurtzundarrak zuzentzen duen taldeak, eta irailaren 14an Ohorezko Mailako Liga hasi arte 6 lagunarteko partida jokatuko ditu. Aurre denboraldiaAbuztuak 16, osteguna: Triman - Tailandiako selekzioa (Noainen)Abuztuak 24, ostirala: Triman - Santa Coloma (Noainen)Abuztuak 28, asteartea: Triman - Pozo Murcia (San Juanen)Irailak 1, larunbata: Triman - Rios Renovables (Anaitasuna)Irailak 7, ostirala: Triman Ribadesellako TorneoanTriman - Umacon Zaragoza (zehaztu gabeko datan).