Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxeberriko markak merkaturatu duen azken produktua da, esne fresko osoa. Litro bateko ontzietan dago salgai eta 15 egun irauten du. Produktu berrirako esnea Lacturale taldearen Ultzamako granjetan sortzen da. Goreneko Zapore saria jaso du Lacturaleren esne fresko osoa. Zaporearen eta Kalitatearen Nazioarteko Institutuak, iTQi, banatzen ditu sariak. Saria ematen duen institutua sukaldari eta somelierrez osatutako erakunde independentea da, eta jakiak sustatzen ditu. Produktuak itsumustuka dastatzen dituzte epaileek. Laugarren urtea da Lacturalek aipatu erakundearen sariren bat jasotzen duena.