Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bizkaiko herriak gaur hasi eta igandera bitartean Poesia Egunak hartuko ditu. Juanjo Olasagarre arbizuarra egitaraua ixten duen poema errezitaldian parte hartuko du. Mikel Aierberekin, Ibon Egañarekin, Angel Errorekin eta Kattalin Minerrekin batera, arbizuarra Ez don/k armairu izenburuko errezitaldian parte hartuko du, 17:15etik aurrera. Herrijeri Emon Arnasa kultur elkarteak antolatzen ditu (tartean Castillo Suarez dago), herritarrekin elkarlanean. Gabriel Arestik Ean igaro zituen bere azken urteak eta poema batzuk herrian bertan idatzi zituen eta herriari eskaini zizkion. Alde horretatik, Aresti eta bere lana omentzea eta euskal literatura, bereziki poesia, zabaltzea dira egunon helburuak.