Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuak ibarreko hainbat eragilerekin hainbat ekimen garatu ditu. Esaterako, Munduko Arrozak, irteerak, jolasak, karta txapelketak eta beste. Sakandar berriek, profesionalek, musikariek eta bestek musikaren inguruan zerbait egiteko proposamena egin zuten aspaldi, eta ideia hori aurten garatzea nahi du Immigrazio Zerbitzuak.Munduko Musikak ekimenaren berri emateko antolatu dute etziko bilera. Ekimena ahalik eta parte-hartzaileena izatea gustatuko litzaieke Immigrazio Zerbitzuko arduradunei, horregatik sakandar guztiei luzatu diete gonbitea. Munduko Musikak ekimena lastaila-azaroan eginen litzateke.Informazio gehiagorako648 070 710 (Bego) edo 639 127 271 (Mikel) telefonotara hotz eginez.