Helduenen futbol campusa

Guaixe 2012ko uztailaren 12a

Aurreko astean 10 eta 12 urte arteko neska-mutikoak aritu ziren Sakanako futbol campusean, eta aste honetan 13 eta 14 urteko gaztetxoen txanda da. Aste honetan 20 dira futbolaren tekniketan murgiltzen ari diren gazteak Pello Goikoetxea entrenatzailearen eta Jokin Lobo futbol jokalariaren esanetara. Aurreko astean 23 aritu ziren. Futbol Campusa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du, Altsasuko Udalaren eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin. Helburua udan neska-mutikoekin futbolean sakontzea da. Teoria eta bereziki praktikaren bidez, futboleko teknika eta entrenamendua lantzen dute. Gainera, kategoria bakoitzari dagozkion gaiak eta teknikak jorratzen dituzte. Campusarekin kontentu azaldu da Pello Goikoetxea entrenatzaile altsasuarra. "Balorazioa positiboa da eta gustura gaude" azaldu du.   2. txandako partaideakSergio De Migel Cuevas (Ziordia), Patxi Letona Markinez (Altsasu), Esteban Letona Markinez (Altsasu), Xabier Mazkiaran Segura (Altsasu), Ekai Urkijo Nuñez (Altsasu), Jonan Zelaia Jimeno (Altsasu), Gorka Ansa Claver (Altsasu), Julen Goikoetxea Selva (Urdiain), Urko Maxim Izagirre Otsoa (Urdiain), Pello Zabalza Lopez (Altsasu), Hasier Galarza Pozueta (Altsasu), Jon Mendia Irigoyen (Urdiain), Xabier Claver Ruiz de Eguino (Altsasu), Imanol Lobo Yeregi (Altsasu), Manex Goikoetxea Presa (Altsasu), Mikel Apaolaza Mendia (Urdiain), Aitor Lopez Perez (Olazti), Mikel Gil Cruz (Olazti), Xabier Diaz Durana (Olazti), eta Jon Intxausti Gomez.