Kañamarestarrendako kadeteen mailako Nafarroako Trontza Txapelketa

Guaixe 2012ko uztailaren 12a

Sanferminetako herri kirol jaialdietan atzo kadeteen mailako Nafarroako Trontza Txapelketa jokatu zen. Lau biko aritu ziren eta 100 zentimetroko enborrari 10 korte egin behar izan zizkieten. Azkarrenak Arostegiko Oier eta Imanol Kañamares izan ziren (3:37), alde nabarmenarekin, gainera. Atzetik sailkatu ziren Basaburuako Eneko Irigoien eta Baztango Ekaitz Maritorena (5:48), Andra Mari ikastolako Gari Satrustegi arbizuarra eta Iñigo Galarza iturmendiarra (6:09) eta Aritz Gabirondo iturmendiarra eta Izai Mauleon etxarriarra (10:03).