Sakanako X. Haur Triatloian izena ematea zabalik

Guaixe 2012ko uztailaren 12a

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Urdiaingo Aitziber elkartea, Urdiaingo Udala eta Nafarroako Triatloi Federazioarekin batera, Sakanako X. Haur Triatloia antolatu du Urdiaingo igerilekuetan garilaren 21ean, larunbatean, 10:30etik aurrera. Ondoko kategoriendako probak izango dira: aurrebenjaminak, benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta juniorrak.Aipatzekoa da astelehenean hasiko dela Mankek antolatutako triatloi campusa. 25 neska-mutikok eman dute izena, eta bi astez ariko dira triatloian murgiltzen. Jakina, asko Sakanako X. Haur Triatloian ariko dira. Izena ematea: www.navarratriatlon.comAipatu web orrian eman behar da izena, garilaren 19ra arte. Probaren informazioa ere bertan dago eskuragarri, eta baita ere www.sakana-mank.com web gunean. Informazio gehiagorako jo Mankeko Kirol Zerbitzura (948 464 866).