Triatloian murgiltzen

Guaixe 2012ko uztailaren 18a

25 neska-mutiko ari dira triatloian murgiltzen, Sakanako udako triatloi campusari esker. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du campusa, hiru erakunderen laguntzarekin: Sakana Triatloi Taldea, Atabo Altsasua S.L. eta Nafarroako Kirol Institutua. Triatloi campusa astelehenean hasi zen eta uztailaren 27ra arte gauzatuko da, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.  Izena eman duten 8 urtetik 16 urte bitarteko 25 gaztetxoak Sakana Triatloi Taldeko Aitor Mozo, Urko Berdud eta Mikel Lakuntza triatleta monitoreen esanetara dabiltza. Altsasuko igerilekuan lantzen dute igeriketa, eta inguruetan aritzen dira txirrindularitzan eta atletismoan. Atletismoa, igeriketa eta txirrindularitza elkartzen dituen jarduera honetako nondik norakoetan murgilduko dira gaztetxo hauek, kirol batetik besterako trantsizioak nola egin behar diren eta beste ikasiz. Izan ere, larunbatean Urdiainen jokatuko den Sakanako X. Triatloian ariko dira gehienak. PartaideakAxier Andueza Arregi (Olazti), Oihan Soto Satrustegi (Lakuntza), Julen Soto Satrustegi (Lakuntza), Josu Olmos Arnanz (Altsasu), Eider Zia Lopez (Altsasu), Oihane Lakuntza Zelaia (Altsasu), Aitor Calleiras San Roman (Altsasu), Iker Alvaro Fortuna (Altsasu), Leire Maiza Razkin (Etxarri Aranatz), Iñigo Maiza Razkin (Etxarri Aranatz), Eneko Diaz de Garaio Korres (Ermua), Gorka Hernandez Uzkudun (Lakuntza), Izadi Reparaz Garisoain (Altsasu), Aitziber Agirre Martinez de Icaya (Altsasu), Oihan Vinagre Diego (Altsasu), Lander Notario Garcia (Altsasu), Unai Villalobos Hernaz (Altsasu), Ander Villalobos Hernaz (Altsasu), Aitor Salinas Redondo (Altsasu), Mikel Izarra Perez de Villareal (Gasteiz), Beñat Aldasoro Goikoetxea (Altsasu), Naroa Lizarraga Goikoetxea (Altsasu), Euken Vandenhove Zubiria (Ihabar), Eider Aracama Madina (Altsasu) eta Maitane Anton Elizalde (Altsasu).