Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako igerilariek zita berezia izan zuten atzo Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan: Sakanako Igeriketa Txapelketa. Txapelketa Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu zuen, Altsasuko Udalarekin eta Dantzaleku igerilekuak kudeatzen dituen Atabo enpresarekin batera. Sakanako udako igeriketa ikastaroetan aritzen direnak, triatloi campusean aritzen direnak eta nahi izan zuen orok hartu zuten parte,45 igerilari guztira. Ihabar, Uharte Arakil, Etxarri Aranatz, Altsasu, Olazti eta Ziordiko partaideak ziren. Hiru kategoriatan lehiatu ziren: kimuak (2000-2003 urteen artean jaiotakoak), haurrak (2000-2001 urteetan jaiotakoak), eta kadeteak-jubenilak (1995 eta 1999 urteen artean jaiotakoak). Igerilari bakoitzak bi estilotan igeri egin behar izan zuen eta ondoren errelebo batean aritu. Bukatzeko australianak jokatu ziren. Eguraldi bikaina lagun, jende asko bildu zen Dantzaleku paraje ederrean, eta giro polita izan zen. Antolakuntzak herrietako igeriketa begiraleek eta Altsasuko igerilekuetako arduradunek emandako laguntza eskertu du.