Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru Mugak Batera plataformak Olatzagutiko porlandegian hondakinak erretzearen kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak, "horrelako astakeria aurrera eramatea onartu ezin dugulako". Plataformako kideen iritziz, "mozorroa kendu du" FCC hondakinen multinazionalak. "Negozioak agintzen du eta zaila egiten zaie porlan ekoizpen beherakadaren ondorioz, Olaztiko porlandegian hondakinak kudeatzearen aldeko apustua egiten ari direla ezkutatzea".Nafarroako Hondakin Planean jasoa Tafalla aldean errauskailu bat egitea. "Inork ere nahi ez zuelako baztertu ondoren, FCCk itsu-itsuan jo du porlandegian hondakinak erre ahal izateko baimenak eskuratzera", azaldu dute plataformatik eta, gaineratu, 36.500 tona hondakin erretzeko baimena eskatu duela. Enpresaren erabakien kontraPorlandegiaren inguruko toki-administrazioek eta gizartea, baina beste udal batzuk ere, porlandegian hondakinak erretzearen kontra daudela gogorarazi dute Hiru Mugak Batera plataformatik. Enpresari "hitza jatea" eta udalez gaindiko izendapena sustatuz proiektua "inposatzea" leporatu diote. Porlandegiak legedi berezi hori maltzurki erabiltzea salatu dute plataformako kideek. "Beste porlandegi bati baimena emateko ez da sekula erabili" azaldu dute Hiru Mugak Baterako kideek. "Olatzagutiko Udalaren parte hartzea saihestu dute, haren araudien arabera horrelako jarduera bat burutzea ezinezkoa delako". Guztiagatik, plataformatik "basakeria horren kontra mobilizatzera" dei egin du. Orain arte porlandegian hondakinak erretzearen kontra agertutako udalak: Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil, Arruazun, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia, Larraona, Eulate, Aranaratxe, Ameskoa Behea, Jaitz-Salinas de Oro, Lezaun, Abartzuza, Gesalaz, Cabredo, Allín, Antzin, Murieta, Metauten, Aiegi, Deikaztelu, Atarrabia, Tafalla, Gares, Garralda, Igantzi, Etxalar, Otsagi, Arantza,Donemiliaga-San Millan, Asparrena, Agurain, Dulantzi eta Segura. Baita hainbat udaletako alkateak eta zinegotziak ere. Atxikimenduak: Greenpeace; Lurra; Gurelur; Ekologistak Martxan; 3R konpainia; Sustrai Fundazioa; Zero Zabor; EHNE; UAGA; ACOA-AKE; Sakanako, Lizarraldeko, Lautadako eta Goierriko udalak eta ukitutako eskualdeetako turismo partzuergoak eta landetxe elkarteak.