Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren hilabetez langabeziak behera egin zuen Sakanan garagarzaroan eta martxoan genuen kopuruaren pare jarri gara. Lan bila zebilenetatik %52,2 emakumezkoak dira (867, 3 gehiago) eta %47,8 gizonezkoak (794, 30 gutxiago). Adinari dagokionez, langabe sakandar erdiak %49,25 (818, 35 gutxiago) 25 eta 44 urte artean dituzte. 45 urte baino gehiago dituzte langabezian daudenen %39,31 (653, 17 gehiago) eta 25 urte baino gutxiago, berriz, %11,44 (190, 9 gutxiago). Langabezia ibarreko 5 herritan igo da eta 10etan jaitsi. Sektoreei dagokienez, langabe sakadarren erdiak (837, 18 gutxiago) zerbitzuen sektorean lan egin nahiko luke. Ibarreko langabeen artean eskaintza gehien duen bigarren sektorea industria da, lan eskaeren %34,32 biltzen ditu (570, 17 gutxiago). Haiengandik urrun dago eraikuntza. Langabetuen %7,41k (123, 8 gutxiago) lan egin nahiko luke sektore horretan. Abeltzaintzan, berriz, %2,17k (36, 1 gehiago). Eta, azkenik, aurretik lanik egin ez eta aurreneko kontratua lortu nahi dutenak %5,72 dira (95, 15 gehiago). Udalerria Guztira AldeaAltsasu 823 +7Arakil 65 +3Arbizu 62 -12Arruazu 2 -1Bakaiku 15 -1Ergoiena 8 -4Etxarri Aranatz 189 +8Irañeta 6 +1Irurtzun 164 -3Iturmendi 17 +1Lakuntza 81 -3Olatzagutia 129 -10Uharte Arakil 52 -7Urdiain 29 -3Ziordia 19 -3Sakana 1.661 -27