Bi urterako lan hitzarmenak Magoteauxen eta Apoyos Metalicosen

Guaixe 2012ko uztailaren 19a

"Sakanan dagoen egoerarekin lan hitzarmenak adostea berri pozgarria da" Gorka Vierge Sakanako ELAko arduradunaren esana da. Berak jakinarazi digunez, bai Magoteauxen (110 langile, ELA 5, LAB 3 eta UGT 1) bai Apoyos Metalicosen (91 langile, ELA 3, LAB 1 eta CCOO 1) soldatak igo dira eta lan postuak eta lan baldintzak bermatu dira 2 urterako. Viergek esan duenez, "bi enpresetan langileen babes zabal-zabala jaso du". Itzarmena sinatzeak enpresa eta langileei "lasasitasuna" ekarri diela azaldu du Viergek. ELAko kideak ere nabarmendu du enpresek ez dutela lan erreformak ematen dizkien aukerak erabili eta, horregatik, ere pozik azaldu da.