Haurrak San Migel aurrean

Guaixe 2012ko uztailaren 20a

Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiak 9. aldiz antolatu du haurrak San Migeli aurkezteko jardunaldia. Herritar askok eta askok lotura berezia dute santutegiarekin eta belaunaldi berrietan lotura horrek segitzeko asmoz antolatu du kofradiak etziko zeremonia. Meza nagusian eginen da ekitaldia. Haurrak, gurasoak lagunduta elizkizunean izanen dira eta, zeremoniaren barruan, bedeinkapena eta akaberan Aralarko aingerua gurtzeko aukera izanen dute. Aldez aurretik izena emana duten haurrek bere izena duen pergamino bana jasoko du meza ondoren, hartan kofradiak San Migelen Lagun izendatzen du. Aurretik izena eman ez dutenak ere aurkeztu daitezke igandean Aralarko santutegian, baina pergaminoa hurrengo asteetan jasoko lukete.