Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoren kasuak azaltzen dira, tartean Jesus Mari Mendinueta, PoxtiñarenaGaur, 12:00etan, mustuko du Etxerat-ek Donostian Gaixotasun isilduak dokumentala. Preso dauden eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoren egoeraren berri ematen du dokumentala. 14 errealitate horiei haien senideek jarri diete ahotsa. Mendinuetaren kasua haren bikoteak, Jone Lazkozek azaldu du kamara aurrean. Etxerat-ek 14 presoen egoeraren berri ematearekin batera, "haien oinarrizko eskubideak urratuak izaten ari direla" eta "senideek bizi duten ezintasuna, kezka" agerian utzi nahi du. Horregatik, Etxerat-ek presoen eskubideen aldeko ekimenetan parte hartzera eta lan egitera dei egin du. Dokumentalaren trailerra