Ur Festa Goxoak 5 igerilekutan

Guaixe 2012ko uztailaren 20a

Gazte guztiak ongi pasatzera gonbidatuak daude. Aurreneko aukera gaur dute Urdiainen, 21:00etatik aurrera Sakanako 14 eta 30 urte bitarteko gazteak uda honetan antolatu diren 5 Ur Festa Goxoetan parte hartzeko aukera izanen dute. Ibarreko 5 igerileku izanen dira ospakizun horiek hartuko dituztenak, beti ere, 21:00etatik aurrera. Igerilekuan direnez, parte-hartzaileek bainu jantzia eraman beharko dute. Ur Festa Goxoetan gazteek musika, jokoak eta ikuskizunen batekin gozatzeko aukera izanen dute. Guztia dohainik, gainera, 3 eurotan bokadiloa eta edaria eskuratzeko aukera izanen dute. Ur Festa Goxoak Gozamenez programaren baitan kokatzen dira. Haren helburua da azteei sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria eskaintzea. Gozamenez programaren bidez, gazteen artean sexualitateari buruzko hausnarketa eta arlo ezberdinen inguruko eztabaida sustatzen du. Gainera, publikoak eta ohikoak diren espazioetan sexualitatearen presentzia azaldu nahi du. Ekimena aurrera eramateko lan egin dute Izargi zentroko hezitzaileak, Altsasuko gazteria eta berdintasun teknikariek, Etxarri Aranazko eta Irurtzungo gizarte arloko teknikariek, Etxarri Aranazko kultura teknikaria eta Gozamenez koordinakundeko hezitzaileak FestakHerria                 DataUrdiain                Garilak 20Etxarri Aranatz   Garilak 27Altsasu               Agorrilak 2Irurtzun              Agorrilak 23Uharte Arakil      Agorrilak 30