Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo pilota jaialdia jokatu zen Zarauzko Aritzbataldean. Jaialdia zabaltzen zuen partidan Joseba Ezkurdia arbizuarrak eta Laskurainek 13-22 galdu zuten Idoateren eta Pascualen kontra. Bukaerako partidan Mendizabal III.ak eta Ladis Galarzak 8 tantotan utzi zituzten Ongay satrustegiarra eta Arruti.Bestalde, atzo Luzaiden jokatutako jaialdian Chafeek eta Martinez de Eulatek 22-20 hartu zituzten menpean Goñi II.a eta Goñi III.a. Eta ostiral gauean, Gasteizko Ogetan, Gonzalez eta Aitor Zubietari 17-22 irabazi zieten Xalak eta Barriolak.