Aingeruak lagunak pilatzen jarraitzen du

Guaixe 2012ko uztailaren 24a

Orgatxoan, gurasoen besoetan, txikiagoak koxkorragoak... Atzokoan Aralarko santutegian 150 bat haur izan ziren. Guztiak ere Aralarko aingeruaren lagun egin ziren eta hala familiak santutegiarekin duen loturari segida emanen diote. Txikien aurkezpena meza nagusian egin zen eta santutegia txiki gelditu zuen. Hurrengo urterako elizkizuna kanpoan egitea pentsatzen ari da Mikel Garziandia Goñi kaperaua. 850Bederatzi edizioetan haur horiek egin dira Aralarko aingeruaren lagun.