Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
San Adrian eta Etxarriko festa nagusien bitarteko 6 asteetako epe luzea, denboraldi ederra da oporretan egoteko (aukera izatekotan gutxienez). Ez da ordea Japoniara joateko denboraldirik oberena.Ekainaren bigarren erdialdean eta Uztailaren lehenengo hamagostaldian euria barra barra aritzen da herrialde urrun hortan. Itsasoaz inguratuta egotean duten hezetasuna gehitzen badiogu, atzerritarrentzat oso klima desatsegina bihurtzen da.Hala ere, beste erremediorik ez baduzu eta irrikaz beterik bazaude (nire kasua izan da), nolabait konpondu behar! Nola ez, hegazkina ahal den aurrerapenarekin lortu behar da, gero eta lehenago, gero eta merkeago.. 600 euro inguruko bileteak ikusiak ditut, Madrildik Tokyora joan etorria eginez. Hori bai, gutxienez 14 ordu izango dituzu bidaian Madril edo ta Bartzelonatik.Behin japonian, Tokyoko auzo ezagunenak ikusi behar:Shinjuku: Argiz eta jendez betea eguneko 24 orduak.Harajuku: Tokyoko modaren auzoa, japoniako pertxona frikienak biltzen dira bertanAsakusa: Tradizioz beteriko auzoa, templo eta erdi aroko eraikinak ikus daitezke.Ginza: Auzo garestiena, dendak, korbatadun gizonak eta entretenimendua.Akihabara: Teknologiaren auzoa. Azkeneko asmakizun edo tramankulu elektronikoaren bila bazabiltza, bertara jo.Bestalde, denboraldi honetan Japoniak baditu beste toki askotan gauza erakargarriak baita ere.Aso sumendia: krater erraldioa du, tximinia ezberdinez josirik. Oraindik badabil eta askotan turistek korrika egin behar dute ihes.Kurokawa onsen: Onsen berez terma esan nahi duelarik, Kurokawa herria, termaz josirik dagoen herria da. Ur termalak erabilita, herriko hotel guztiek onsen bat dute, eta bezeroak hotel batetik beste baten onsenera joan daitezke (ondo ordainduz noski) giro ezberdinetan erlajatzera.Kyoto: Uztailaren 17an du udako festen egun nagusia. Egun hortan auzo ezberdinetan erakusgai egondako karroza ezberdinak prozesioan bata bestearen atzetik herritar (eta atzerritar) guztiei erakusten zaie.Itsasoko Torii-a: Torii, erligio sintoisten sinboloa, gorriz margotutako egurrezko ate bat da. Miyayima herrialdean dagoen Torii hau erraldoia da eta itsasgora dagoenean ikuskizun paregabea sortzen du.Japoniako Alpeak: Mendilerro ikusgarria, mendizaleentzako paraje ederra eta erakargarria.Eta komiki eta manga zaleak bazarete, ez ahaztu Japonia dela mangaren herrialdea, bertan sortu zen. Japonia beste edozein herrialdetan baino komiki gehiago irakurtzen da (batez ere manga noski). Berez papera birziklatuan komiki ezberdinen kapituloak argitaratzen dira, eta gendeak gustoko baditu errekopilazioak kalitate oneko paperetan argitaratzen dira.Jose Luis Asensio