Gaur jokatuko da 90. Ordiziako Klasikoa

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Gaur jokatuko da Ordiziako Klasikoa, lasterketa beteranoetako bat. 90. edizioa jokatuko da aurten. 10:00etan abiatu dira txirrindulariak eta 165 km dituzte aurrez-aurre. Zazpi mendate igo beharko dituzte: Abaltzisketara bostetan igoko dira eta bitan Altzora. Bi World Tour talde ariko dira: Euskaltel-Euskadi eta Movistar. Rural Kutxa ere ariko da.