Memoria ariketa Ziordian

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Larunbatean bost mende bete ziren Gaztela-Aragoiko armada Sakanatik sartu eta Nafarroako konkista hasi zuela. Sakana-Nafarroa Bizirik ekimenak ekitaldi bikoitza antolatu zuen Ziordian. Nafarroa Bizirik! erakundeko bozeramaile Sergio Iribarrenek duela 500 urte gertatu zena agerian uztearen aldeko aldarria egin zuen. "Historiaren trafikatzaileek, status quoa babestu nahian, duela 500 urte gertatutakoa ilunpean utzi behar dugula esaten digute,  ilunpean. Iribarrenek ziurtatu zuenez, konkistaren inguruan "ezkutatu zuten historia berreskuratzen ari gara". Konkistaren pasarteak oroitzeko "4 amona atzera egin"  behar dugula esan zuen, eta Iribarrenek gaineratu zuenez: "konkistarekin lapurtu ziguten burujabetza aldarrikatzen ari gara". Iloba batek aiton-amonei egindako galderei erantzunez, "gure historia ezagutzearen garrantzia" azpimarratu zen ekitaldian. Konkista "bortitz eta odoltsua" izan zela nabarmendu zen. Nafarroako estatua Euskal Herriaren erakundetzea islatu zuela azpimarratu zuen Sakana Bizirik-ek. V. menderen ondoren ere herria bizirik dela nabarmendu zen elkarrizketan. "Nafarroako jendarteak libreki bere etorkizunaz hitz egin eta erabakitzeko garaia" dela nabarmendu zen. Ekitaldia Eneko Lazkoz bertsolariaren bi bertsorekin eta Fermin Balentziaren bi kanturekin girotu zen. Dantzariek Agintariarena dantzatu zuten, Nafarroako Gorteetako Himnoaren doinuekin. MugarriaNafarroako Erreinuaren defentsa sistemaren zati izan ziren Sakanako gazteluetan, Orarregin eta Iruitan mugarriak jarri dira. Larunbatean, konkistaren V. mendeurrenarekin batera, Ziordiko gazteluan jarri zen mustu zen mugarria. Bi dantzarik kendu zuten hura estaltzen zuen Nafarroako bandera. Maider Ansak eta Juan Pablo Agirrek bi jota kantatu zituzten euskaraz. Aurretik, Irujo Etxea elkarteko kideak Ziordiko gazteluaren eta konkistaren hasierari buruzko aipamen laburra egin zuen. "Nafarroa independente, libre eta erabaki ahalmena izaten jarraitzeko aukera galtzea ekarri zuen konkistak". Irabazleek idatzitako historiak nafarren ahaleginak estali zituela nabarmendu zuen Viñualesek. Mugarriak Nafarroako defendatzaileak betiko gogoraziko dituela esan zuen  Viñualesek. Ziordian bildutakoek "Nafarroa berria eraikitzeko konpromisoa 4 haizetara zabaldu" nahi zutela adierazi zuen.  529Zenbaki horren jabeak eskuratuko du larunbatean zozketatu zen koadroa.