Santutegiko bolizko kutxa islamdarra babestuko dute

Guaixe 2012ko uztailaren 26a

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak Aralarko santutegiko bolizko kutxa islamdarra interes kulturaleko ondasun deklaratzeko espedientea ireki du. 30 eguneko epea dago interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ahal izateko.Bolizko kutxa errektangular txiki bat da, XI-XII. mendeko data duena, erlikiontzi gisa erabilia. Barrenean hainbat txoko ditu, bankari edo trukatzaile lanbideko tresnak edukitzeko diseinatuak. Ixteko, estalki irristatzaile bat du, polikromia arrastoak dituzten tailu batzuekin apaindua. Indargarri batzuk ditu aldeetan eta brontzezko ixte sistema urreztatua, hainbat irudi -geroago, noizbait- irarrita dituena. Pieza Eliza Katolikoaren Nafarroako Inbentarioan sartu da 3.543 zenbakiarekin.