Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean IV. Zumaia Flysch Trail lasterketa jokatu zen. Proba arrakastatsua izan zen, 527 korrikalari animatu baitziren 31,2 km-ko lasterketa egitera (1.500 m desnibel positiboa). Gizonezkoetan Zaid Aid nagusitu zen (2:19:06) eta emakumezkoetan Oihana Kortazar (2:40:56). Proban hainbat sakandar aritu ziren. Tartean Jose Antonio Salgado 117.a izan zen (3:00:38), Roberto Jaka 241.a (3:21:21), Sergio Goñi 299.a (3:33:01) eta Juanjo Ziordia 386.a (3:56:53).