Hodei Mazkiaran olinpikoa

Guaixe 2012ko uztailaren 27a

Hodei Mazkiaran Uria pistard altsasuarrak igandean hartuko du Londonerako bidea. Azken bi hauek Mallorcan eman ditu, Espainiako Pistako Txirrindularitza selekzioarekin kontzentratuta. Joko Olinpikoetan aritzezko gogo biziz dago altsasuarra, erabat ilusionatuta. Eta etxeko lanak ongi eginak, gainera, sasoi bete-betean baitago. "Ongi entrenatuta nago eta sentsazio oso onak ditut" adierazi dio txirrindulariak Guaixeri. Astean hiru egunetan pistan aritzen da entrenatzen, eta, horretaz gain egunero gimnasioan aritzen da eta errepidera ateratzen da kilometro batzuk egitera. Nerbiorik duen galdetuta, tarteka badituela onartzen du. "Urduri nagoen? Pixkat bai. Data gerturatu ahala pixkat nerbioso jartzen naiz, baina beste egun batzutan lasaiago nago. Denetatik" dio. Abiadura probetan ariko da eta zorte guztia opa diogu. GertutikNoiz sartuko zara lehian?Abuztuaren 7an daukat keirin proba, goizeko 10:00etan. Keirinean edo abiaduran aritzea zen zalantza. Oraindik ez dute guztiz zehaztu zer egin behar dudan, baina urte osoa daramat keirina egiten eta logikoena da keirinean aritzea (Elkarrizketa hau publikatzeko ordurako abiaduran ariko dela konfirmatu diote altsasuarrari). Zer da keirina?Guztira pistari 8 buelta eman behar zaizkio. Horietatik 5 buelta t´erdi egiten dituzu 50 km/o abiadura daraman moto baten atzetik, eta gero motorra alderatzen da. Horrela, azkeneko bi buelta t´erdiak dira ohiko lasterketa bat bezala. Keirin proba bakoitzean 6 txirrindulari gaude eta irabazten duenak erronda pasatzen du. Hainbat urte daramatzazu lehian. Hortaz, kontrarioak ezagutuko dituzu.Bai, asko. Kontrario indartsuenak australiarrak, ingelesak eta alemaniarrak. Haien kontra ari beharko naiz eta ondo gainera.Zein helbururekin zoaz?Helburua final batean sartzea da. Aurreko 6-8etan sartzea ongi egongo litzateke. Mundua ez da Londonen bukatzen. Cespa-Eustrak taldean zabiltza. Olinpiadetatik bueltan zer?Cespa taldea bukatu da babeslerik gabe geratu garelako. Zehozer bilatzen ari gara eta oraindik ez dakit zer egingo dugun. Baina asmoa da pistako txirrindularitzan jarraitzea.