Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hondakinbak erretzeko Nafarroako Gobernuak eman nahi duen Udalez Gaindiko Plan Sektorialaren kontra herritarrek alegazioak aurkezteko bidea jarri du platafomakHiru Mugak Batera plataformak larunbatean makina bat pertsoan bildu zituen errausketaren kontra (Guardia Zibilak 1.500 esan zuen, antolakuntzak 3.000). Plataformako kideek salatu zutenez, "FCC hondakinen multinazionalak porlan ekoizpenaren ondorioz, Olatzagutiko porlandegian hondakinak kudeatzearen aldeko apustua" egin duela. Eskualdearen nahiaren kontra jotzea leporatu zioten enpresari. Horretaz gain, bere asmoa aurrera egiteko beste inon erabili ez den "legedi berezia maltzurki erabiltzea" leporatu dio plataformak ere FCCri. Horrek Olatzagutiko Udalaren "parte hartzea saihestu egiten du, bere araudian halako jarduera bat egitea ezinezko delako". Errausketaren kontra mobilizatzen segitzeko deia egin zuen Hiru Mugak Baterak.Alegazioak IBBriCementos Portland Valderrivasek (CPV) erregai alternatiboak erabiltzeko Nafarroako Gobernuari Ingurumen Baimen Bateratu berria eskatu dio. Hiru Mugak Batera plataformak baimen horren tramitazioa bertan behera uzteko eskatuz 11 alegazio aurkeztuko ditu. Eta herritarrak gauza bera egitera gonbidatu ditu. Plataformako kideak dagoeneko larunbatean hasi ziren herritarrek sinatutako alegazioak biltzen. 10.000 bildu nahi dituzte.Hasteko CPVk Olatzagutirako aurkeztutako memorian biomasa erretzeko aukera ez duela jaso nabarmentzen du plataformak. Erregai gisa %24,12 bestelako hondakinak erabili nahi dituela dio CPVk, plataformaren susmoa da beste porlandegi batzuetan bezala hondakinak erregaien %60 inguru izatea. Beste alegazio batek zalantzan jartzen du egin asmo dena hondakinak balioztatzea den edo haiek deuseztatzea. Bata edo bestea den jakiteko erreko diren hondakinen energia gaitasuna ezagutzea ezinbesteko jo du. CPVk erreko dituen hondakin batzuk berriztagarriak ez direla azaldu zuen. Plataformak dio erregai berrien artean dauden hondakin batzuk ere ez direla berriztagarriak. Hondakinak erretzen ez badira, hondakindegian bukatuko duela dio CPVk. Beste erabilpen posibleen inguruko azalpenik ez duela ematen nabarmendu dute Hiru Mugak Baterak-eko kideek. Plataformako kideen iritziz erreko liratekeen hondakin gehienek ez dute negutegi efektua eragiten duten gasen isuria murriztuko. Isuri horiek soilik biomasaren erabilerarekin lortuko litzatekeela esan dute plataformatik. Aldi berean, Hiru Mugak Baterak nabarmendu du porlandegietan hondakinak erretzea galarazten duela Nafarroako Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralak. Enpresak aurkeztu duen memorian hondakinak erretzeak lurpeko eta lur gaineko uretan izanen duen ondorioa minusbaloratzen dela adierazi dute plataformatik. Aldi berean, airearen kalitatea zein den zehazteko eguraldi mota guztiekin ikerketa sakona egin behar dela azaldu dute Hiru Mugak Baterako kideek eta CPVk aurkeztutako dokumentazioa ez duela halakorik gaineratu dute.Plataformatik azpimarratu dute isurien osagai kutsagarrien neurketa une jakinetan besterik ez dela egiten, ez etengabe, "eta horrek emaitzak faltsutzen ditu". Gaur egun ere porlandegiak elementu kutsagarriak isurtzen dituela nabarmendu du. Aldi berean, CPVk bere memorian hondakinak erretzea ez den beste alternatibarik ez duela jaso salatu du Hiru Mugak Baterak, eta gogorarazi du legediak beste alternatiben berri ematea behartzen duela enpresa. Azkenik, plataformak nabarmendu du CPVk herritarren iritzia ez duela kontuan izan adierazi du.