Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jesus Mari Mendinueta Flores, Bautista Barandalla Iriarte eta Unai Parot Navarro presoak zigorra beteta dutela eta haiek askatzeko manifestazioa deitu du Herrira mugimenduak. Presoendako bizi osorako zigorren kontrako mezua zabaldu nahi dute, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 197/2006 doktrina atzera bota duenean. Espainiako auzitegiek euskal presoei zigorra luzatzeko erabiltzen duten 197/2006 doktrina ez dela onargarria esan dute Estrasburgen. Espainian 2006tik legean presoendako jasotako onurak aplikatzeko modua aldatu zuten eta hala espetxealdia luzatu diete 80 bat presori. 3 kasuak80 bat presori aplikatu zaie doktrina eta horien artean daude Jesus Mari Mendinueta Flores 1991n espetxeratu zuten eta 2011ko maiatzako 4rako zuen irteera data. Doktrina aplikatuta espetxetik 2021ean aterako da. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.Bautista Barandalla Iriarte 1990ean espetxeratu zuten eta 2009ko garagarrilaren 30erako zuen irteera data. Doktrina ezarri eta 2020ra arte luzatu zigorra. Bere gaixotasuna dela eta 2009an kaleratu zuten, kontrol neurriekin etxean dago. Aurten Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Doktrinaren etendura eskaria. Azkenik, Parot 1990ean espetxeratu zuten eta doktrina irteera data zehaztu aurretik ezarri zioten. Duela 6 urte 197/2006 doktrina ezarri zioten aurreneko presoa izan zen Parot eta bere abizenarekin ere ezagutarazi zuten.Gaitz isilduak Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoen senideen testigantzak biltzen dituen dokumentala egin du Etxerat-ek eta sarean dago ikusgai. Jone Lazkozek bere bikote Jesus Mari Mendinuetaren berri ematen du.