Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Cederna-Garalurrek antolatu du agorrilerako ekimena. Nafarroako mendialdeko 5 herritan eginen ginkanen bidez ezagutaraziko dira erromanikoaren ezaugarriak. Sakana ere hartzen du Garalurren ekimenak. Izan ere, Aralarko santutegian ginkana autogidatua egiteko aukera eskaintzen du. Aralarko santutegi erromanikoa hobe ezagutu nahi duenak abenturak.turismoromanico.com gunean sartu eta gida bat deskargatu dezake. Hainbat galdera, joko eta marrazkiren bidez santutegiaren berri jasotzeko modu atsegina eskaintzen dio bisitariari. Erantzunak gidan bertan dagoen QR kode baten bidez jaso ditzake telefono adimendunean.