Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garilean uzta-makinak Sakanan barna lanean izan ditugu, soroetan ereindako laboreak jasotzen. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentutik jakinarazi digutenez sakandarrek 6.413,66 hektarea aitortu dituzte Nekazaritza Politika Bateraturako. Deklaratutakotik 5.913,34 hektarea (%92,19) abereen bazkarako dira eta gainontzeko 500,32 hektareak (%7,8) laboreak. Azaleran gehien ereindako bigarren produktua garia da, 173,39 hektarearekin. Atzetik datoz artoa (144,97), garagarra (94,04), oloa (54,31) eta baba (33,61).