Gartxot filma Interneten ikusgai

Guaixe 2012ko uztailaren 25a

Itzaltzuko bardoaren inguruko filma azaroan mustu zen zinemetan. Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik eraman zuten pantaila handira eta proiektuan lan egin zuen Jose Mari Morcillo, Morkots, altsasuarra. Pantailetan bidea egin ondoren, Gartxot filma sarean ikusgai jarri berri dute, www.filmin.es izeneko webgune homologatuaren bidez. Ekoiztetxetik azaldu dutenez Filmin, "filmak legez ikusteko leku segurua da. Jende serioa da, zinea maite duena eta epe luzeko negozioa egin nahi duena". Sarearen bidez filma ikusteak 2,95 euro balio du eta 72 ordu daude horretarako. "Gartxot proiekturako oso lagungarria da zuk filminen pelikula alokatzea, ikusle kopurua handitu ahala filmean egindako inbertsioa berreskuratzen laguntzen diguzulako" azaldu dute ekoiztetxetik.Azalpenak0- Sartu webgunean:   www.filmin.es1- Filma ikusteko izena eman behar duzu lehenengo. "regístrate"2- Sartu, "login" klikatuz. (e-mail edo ezizena eta pasahitza idatziz)3- Bilatzailean (lupa), "Gartxot" idatzi4- Filma alokatu "compra esta película" klikatuz.5- Kreditu txartela edo paypal klikatu, zenbakiak sartu eta ordaindu "Enviar pago" klikatuz. 6- Onartu "Aceptar" klikatuz. (erosketaren detailea helduko zaizu e-mailera, gorde nahi baduzu.)7- Filmaren bertsioa aukeratu "elegir una versión"  V.O. (euskaraz) V.O.S.E. (euskaraz + espainolezko azpitituluekin)8- "Play" klikatu, hirukitxoan. Beharrezkoa.  Momentu horretan ikusle ofiziala bihurtuko zara. (Nahiz filma ikusten jarraitu ez edo beranduago ikusi 72 orduren barruan)