Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak erabaki du Urdiain-Altsasu industrialdea egiteko udalez gaindiko plan sektoriala iraungitzea. Plan hori onartzeko gobernuak berak 2008ko maiatzaren 19an, 2008ko urriaren 13an eta 2010eko azaroaren 30ean hartutako erabakiak ondoriorik gabe utzi du. Erabakia gaur argitaratu du Nafarroako Aldizkari Ofizialak eta han aurkeztutako hiru alegazioei erantzuten die. Altsasuko Udalak industrialdea egitea defendatu zuen bere alegazioan eta horretarako argudiatu zuen, besteak beste, industriarako lur beharra duela, kokapen egokia zuela, eragile eta erakundeen aldeko iritzia. Erantzunean Nafarroako Gobernuak industrialdea geldiarazteko bere argudioak berretsi zituen. Bestalde, industrialdeko lurjabeen bi taldek alegazio bana aurkeztu zuten. Nafarroako Gobernuaren iritzia da: "desjabetzearekin lotuta dauden egintza guztiek ez dute baliorik izanen".