Erraila moztuta autobian

Guaixe 2012ko uztailaren 30a

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Sakanako Autobian (A-10), Iruñeko norabideko ezkerreko erraila itxita dago. Aste osoan hala egonen da, medianan lorezaintza lanak egin behar direlako. Horregatik tentuz gidatzea eskatu du Nafarroako Gobernuak. Bestalde, goizean Sakanako Autobian (A-10), Iruñeko norabidean, Etxarren pasata errail bat itxita egon da, kamioi batek matxura izan duelako.