Lacturale, Osasunaren babesle nagusia

Guaixe 2012ko uztailaren 31

Pozik daude Osasuna futbol taldekoak. Alde batetik, Nafarroako Gobernuak Reyno de Navarra egoitzako babesletza mantenduko du eta horri esker 1,4 milioi euro jasoko ditu talde gorritxoak. Eta, bestetik, babesle edo sponsor berria izango du Osasunak: egoitza Etxeberrin duen Lacturale esnea. 2 urtetako akordioa sinatu dute Osasunak eta Lacturalek. Horri esker, Osasunako jokalariek Lacturaleren logoa eramango dute kamisetetan. Babesle nagusi izanen denez, bularrean egonen da Lacturaleren logoa, gehien ikusten den tokian, hain zuzen. Eta horren truke, talde gorritxoak diru kopuru handia jasoko du. Akordioaren zenbatekoaren berri ez da eman, baina Osasunako lehendakaria hautatzeko hauteskunde prozesuan han eta hemen aipatu zen Osasunak babesle bat izan ahal zuela, eta horri esker urtero 600.000 euro jasoko zirela. Hortaz, pentsatzen da zifra horien inguruan egongo dela Lacturalek eta Osasunak itxitako akordioa. Lacturale eta kirolaNafarroako hainbat abeltzainek osatzen dute Lacturale. Esnea merkaturatzen dute, eta taldearen egoitza nagusia Etxeberrin dago. Lacturale Nafarroan kirol babesle handia da. Triman Navarra Xota, Orbina, UNB Obenasa eta Itxako taldeak babesteaz gain, Osasuna Fundazioko babeslea da Lacturale, eta hemendik aurrera Osasuna taldearen babesle nagusia izanen da.