Juniorrak Iruñerriko Itzulian ariko dira

Guaixe 2012ko uztailaren 31

Krisiari aurre eginez ostegunean abiatuko da Iruñeko Itzulia. Aurten 26. edizioa jokatuko da eta hiru etapa izanen ditu junior mailako probak. Guztira 36 talde ariko dira, estatuko junior mailako talde onenak, eta maila handiko bi talde frantziar. Tartean lehian izanen dugu Aralar Txirrindularitza Klubeko Irabia taldea. 200 txirrindulari inguruk hartuko dute irteera ostegunean. Villatuertan hasi eta despedituko da 85 km-ko etapa hori. 3. mailako Gorozingo gaina bitan eta Lezaungo 2. mailako gaina batean pasa beharko dute txirrindulariek. Ostiralean bi jardunaldi daude jokoan. Goizean erlojupekoa izanen da Iruñean, Pompelo plazan hasi eta Caballo Blancon despedituko dena (2,3 km). Eta arratsaldean Mutiloan hasi eta Iruñean despedituko da etapa, 102,6 km-koa. 2. mailako Ataburu eta lehen mailako Egozkue pasa beharko dituzte.