Saskibaloia eta volley playa, Altsasuko Gazte Asanbladaren eskaintza udarako

Guaixe 2012ko uztailaren 31

Udan ekitaldi bereziak antolatu ohi ditu Altsasuko Gazte Asanbladak. Aurtengo udarako kirolarekin lotutako bi ekitaldi berezi antolatu dituzte: V. Street Basket 3x3 eta Volley Playa Txapelketa. Azken honi buruzko bideo xelebrea ikusgai dago ere www.hitzondo.net web gunean. V. Street Basket 3x3 txapelketa, abuztuaren 11nAbuztuaren 11n, larunbatarekin, jokatuko da V. Street Basket 3x3 Txapelketa, 14:30etik aurrera, Altsasuko Gaztetxearen ondoan. Hiru jokalariz osatutako taldeak lehiatuko dira, saskibaloi partidatxoetan. Izena emateko Altsasuko Gaztetxetik pasa behar da, altsasukogaztetxea@sakanerria.com posta elektronikora mezua bidali, edo bestela, egunean bertan, Altsasuko Gaztetxetik pasa eta apuntatu. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketa girotzeko, Caribbean Dandy Selecta taldeak zuzeneko musika eskainiko du eta hainbat ekitaldi izanen dira. Abuztuaren 18an Volley Playa Txapelketa IortianSaskibaloiari volley playak hartuko dio lekukoa. Aurreko urteetan ekitaldi honek izandako arrakasta aintzat hartuz, Volley Playa Txapelketa antolatu du Altsasuko Gazte Asanbladak abuztuaren 18an, larunbatarekin. Iortia plaza hondartza erraldoian bilakatuko dute Gazte Asanbladakoek, eta bertan lehiatuko dira Volley Playara. Jakina, jai giroa ziurtatuta izanen da. Volley playan aritu nahi dutenek ohiko tokietan eman ahal dute izena, eta Altsasuko Gaztetxean eskura izango dute informazio guztia.